AYUNTA221-. Iruñeko S.D.R.C. Peña La Jaranak, ohi bezala, “Carrera del Encierro – Entzierroaren Lasterketa” 2024 antolatu du, heldu den Ekainaren 30an burutuko delarik. Lasterketan nahi duen orok hartzen ahal du parte, sexua, adina, erlijioa, arraza edo nazionalitatearengatik bereizketarik egin gabe.
2-. Lasterketaren ibilbidea, zezenek, sanferminetako entzierroetan, egiten duten berbera da. Irteera lerroa Errotxapeako Bastiotik ematen da (entzierriloaren azkeneko hesia ixten den puntutik, ezkerreko harresira, entzierroaren lehenengo hesia elkartzen den puntuan) eta helmuga ZezenPlazan egoten da, area hasten den puntuan bertan. Bi puntu hauen arteko distantzia 799’48 mkoa da.
3-. Sailkapenak banatuta emanen dira, ondoko mailen arabera:
* GIZONEZKOAK -1985 eta 2008 artean jaioak (biak barne)
* AITONAK- “JOSE MANUEL ALTUNA VII”  Oroimenezko Saria – 1984an edo lehenago jaioak
* KIROL EGOKITUA
* GAZTEAK -2009 eta 2011urteen artean jaioak (biak barne)
* TXIKIS – 2012 eta 2014urteen artean jaioak (biak barne)
* EMAKUMEZKOAK – 1985 eta 2008 artean jaioak
* AMONAK- 1984an edo lehenago jaioak
* FEDERATURAK -1985 eta 2008 artean jaioak (biak barne)
* TXIKIAK – 2015an ero beranduago jaioak (biak barne)
1985 eta 2008 artean jaio eta FNAren federazio-lizentzia izanez gero, nahitaez eman beharko da izena federatuen kategorian. Atleta federatuen izen-emateak  araudi ofizialen arabera egingo da R.F.E.A.
Bere mailatik kanpo parte hartzen badu, automatikoki deskalifikatuta geratuko da.
4-. Ibilbide beretik ondoko lau frogak burutuko dira:
10’30 h.: – Lasterketa herrikoia (Gizonezkoak eta Emakumezkoak)
10’50 h.: – Aitonak, Amonak, Kirol Egokituak (Neska eta mutilak)
11’05 h.: – Txikis eta Gaztetxoak  (mutilak)
11’25 h.: – Federatuak (Gizonezkoak eta Emakumezkoak)
11’45 h.: – Txikiak. (Neska eta mutilak)
5-. Probaren kontrol teknikoa Nafarroako Atletismoko Federakuntzaren Epaileek burutuko dute.
6-. Kategoria bakoitzeko lehen hiru sailkatuei sariak eta/edo trofeoak emango zaizkie. Gainera, federatuen kategoriako hiru denbora onenak, gizonezkoenak zein emakumezkoenak, eskudirutan sarituko dira, FNA lizentzia duten atletak bakarrik, baldin eta lortutako denborak 2 “15” baino txikiagoak badira gizonezkoetan eta 2 “40” baino txikiagoak emakumezkoetan, honela: 1 -. 300 €; 2.a. 180 €; 3. 120 €

Era berean, beste 300 euro gehiago emango zaizkio denbora onenari, baldin eta atletak FNA lizentzia badu lasterketako markarik onena jaisten badu. Marka hori 1 “59” koa da gizonezkoetan eta 2 “19” koa emakumezkoetan.

7-. Izena emateko epea maiatzetik ekainaren amaierara arte web orri honetan eta lasterketa egunean Udaletxe Plazan honako hauek zehaztuta:

*Izena

*Bi abizena

*Jaioteguna

*Helbidea

*Telefono zenbakia

*Taldea, federatua izanez gero

*Kirol egokitu adierazi bada

Izen-emate eskubideengatik, lasterkari bakoitzak 5 euro ordainduko du. (3 euro 14 urte edo gutxiago badu). Izen ematea lasterketaren egun berean eginez gero, 7 euro ordaindu beharko da (4 euro 14 urte edo gutxiago izanez gero)

8-. Kexak sortu ezkero, antolatzaileei bidaliko zaizkie, horretarako prestatu diren formularioetan idatzita, lasterketa bukatu eta ordubetearen epean, probari buruzko egoerei buruzkoa bada eta sari-banaketa ondorengo ordu erdibetean, honi buruzkoa baldin bada.
Kexak ebazteko epaimahaia erakunde antolatzaileko bi kidek eta Atletismoko Federakuntzako Epaile batek osatuko dute. Edozein kexa idatzia, 30 euroko fidantza batez lagunduko da, hauek, eskatzailearen aldeko epaia gertatuz gero itzuliko direla.

9-. Probaren Erakundea arriskua dago, erantzukizun asegurua hartu estalita.

10-. Peña La Jarana elkarte antolatzaileak, lasterkariek jasotzen ahal duten edozein kalte, lesio edota ezbeharraren ardura deklinatzen du.

11-. Arautegi honetan agertzen ez den edozein ezusteko gertatzen bada, Erakunde antolatzaileak aztertu eta epaitu eginen du.

Leave a Comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *