AYUNTA221-. Iruñeko S.D.R.C. Peña La Jaranak, ohi bezala, “Carrera del Encierro – Entzierroaren Lasterketa” 2023 antolatu du, heldu den Uztailaren 2an burutuko delarik. Lasterketan nahi duen orok hartzen ahal du parte, sexua, adina, erlijioa, arraza edo nazionalitatearengatik bereizketarik egin gabe.
2-. Lasterketaren ibilbidea, zezenek, sanferminetako entzierroetan, egiten duten berbera da. Irteera lerroa Errotxapeako Bastiotik ematen da (entzierriloaren azkeneko hesia ixten den puntutik, ezkerreko harresira, entzierroaren lehenengo hesia elkartzen den puntuan) eta helmuga ZezenPlazan egoten da, area hasten den puntuan bertan. Bi puntu hauen arteko distantzia 799’48 mkoa da.
3-. Sailkapenak banatuta emanen dira, ondoko mailen arabera:
* GIZONEZKOAK -1984 eta 2007 artean jaioak (biak barne)
* AITONAK- “JOSE MANUEL ALTUNA VII”  Oroimenezko Saria – 1983an edo lehenago jaioak
* KIROL EGOKITUA
* GAZTEAK -2008 eta 2010urteen artean jaioak (biak barne)
* TXIKIS – 2011 eta 2013urteen artean jaioak (biak barne)
* EMAKUMEZKOAK – 1984 eta 2007 artean jaioak
* AMONAK- 1983an edo lehenago jaioak
* FEDERATURAK -1984 eta 2007 artean jaioak (biak barne)
* TXIKIAK – 2014an ero beranduago jaioak (biak barne)
1984 eta 2007 eta eskuragarri federal lizentzia bitartean jaiotako bada, eskualdeko edozein atletismo federazioko kategorian federal erregistratu nahitaez behar. Atzerriko federatu kirolarien matrikulazioa araudi ofizialen arabera egingo da R.F.E.A.
Bere mailatik kanpo parte hartzen badu, automatikoki deskalifikatuta geratuko da.
4-. Ibilbide beretik ondoko lau frogak burutuko dira:
10’30 h.: – Lasterketa herrikoia (Gizonezkoak eta Emakumezkoak)
10’50 h.: – Aitonak, Amonak, Kirol Egokituak (Neska eta mutilak)
11’05 h.: – Txikis eta Gaztetxoak  (mutilak)
11’25 h.: – Federatuak (Gizonezkoak eta Emakumezkoak)
11’45 h.: – Txikiak. (Neska eta mutilak)
5-. Probaren kontrol teknikoa Nafarroako Atletismoko Federakuntzaren Epaileek burutuko dute.
6-. Maila bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuek trofeo edota saria jasoko dute. Gainera, lehenengo hiru denbora hoberenak, bai gizonezkoenak, bai emakumezkoenak, sari metalikoa ere jasoko dute, beti ere beren denborak, hurrenez hurren, 2’15″ eta 2’40″ azpitik badaude, ondoko moduan:
1º -. 300 euro 2º -. 180 euro 3º -. 120 euroHorretaz gain, denbora hoberena 300 euro gehiagoz ere izanen da saritua proba honen marka hoberena hobetuz gero, 1 ’59″ gizonezkoentzat eta 2’19″ emakumezkoentzat.Lasterkari guztiek oroitgarria jasoko dute helmugara ailegatutakoan.

7-. Izena emateko epea maiatzetik ekainaren amaierara arte web orri honetan eta lasterketa egunean Udaletxe Plazan honako hauek zehaztuta:

*Izena

*Bi abizena

*Jaioteguna

*Helbidea

*Telefono zenbakia

*Taldea, federatua izanez gero

*Kirol egokitu adierazi bada

Izen-emate eskubideengatik, lasterkari bakoitzak 5 euro ordainduko du. (3 euro 14 urte edo gutxiago badu). Izen ematea lasterketaren egun berean eginez gero, 7 euro ordaindu beharko da (4 euro 14 urte edo gutxiago izanez gero)

8-. Kexak sortu ezkero, antolatzaileei bidaliko zaizkie, horretarako prestatu diren formularioetan idatzita, lasterketa bukatu eta ordubetearen epean, probari buruzko egoerei buruzkoa bada eta sari-banaketa ondorengo ordu erdibetean, honi buruzkoa baldin bada.
Kexak ebazteko epaimahaia erakunde antolatzaileko bi kidek eta Atletismoko Federakuntzako Epaile batek osatuko dute. Edozein kexa idatzia, 30 euroko fidantza batez lagunduko da, hauek, eskatzailearen aldeko epaia gertatuz gero itzuliko direla.

9-. Probaren Erakundea arriskua dago, erantzukizun asegurua hartu estalita.

10-. Peña La Jarana elkarte antolatzaileak, lasterkariek jasotzen ahal duten edozein kalte, lesio edota ezbeharraren ardura deklinatzen du.

11-. Arautegi honetan agertzen ez den edozein ezusteko gertatzen bada, Erakunde antolatzaileak aztertu eta epaitu eginen du.

Leave a Comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *